Puzgarriak eta umeentzako jolasak izan dira goizean plazan

Iraia Oteiza 2023ko abe. 23a, 17:00

Gabonen atarian, herriko plazan eta Kontzejupean muntatutako puzgarrietan eta jolasetan ibiltzeko aukera izan dute gaztetxoek.

Eguraldiak lagundu ez duen arren, gozatu ederra hartu dute gaztetxoek plazan eta Kontzejupean jarri dituzten puzgarri zein jolasetan. 10:30etik 14:30era bitartean izan dute haurrek jolasetan ibiltzeko aukera.