Arropak konpontzeko elkartu dira zenbait herritar Kontzejupean, moda jasangarriaren alde

Iraia Oteiza 2024ko api. 20a, 18:30

Fashion Revolution mugimenduarekin bat eginez, arropak konpontzen aritu dira zenbait herritar Kontzejupean, modaren gaineko kontzientzia hartuz eta berrerabilpena sustatuz.

Fashion Revolution mugimenduak deituta, askotariko ekintzak egiten ari dira egunotan nazioartean, modak azken urteotan hartu duen abiadura "ultra azkarrak" eragiten dituen ondorioen jabe izan daitezen herritarrak.

Mugimenduan bat egin dute Azkoitian ere, eta zenbait herritar Kontzejupean elkartu dira apurtuta dituzten arropak konpontzeko. Norberak eraman du konpontzeko duen arropa, eta antolatzaileek jarri dituzten josteko makina eta bestelako materialen laguntzaz, arropak konpondu dituzte. Egitasmoaren helburua herritarrek modaren gaineko kontzientzia hartzea da, gero eta azkarrago doan industria delako hori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide