Azkoititik Zumaiara joan dira mendizaleak, Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruan

Iraia Oteiza 2024ko api. 21a, 09:00
Atzoko irteerako irudia, Zumaian. (Anaitasuna Mendi Bazkuna)

Atzo, larunbatez, egin zuten mendizaleek Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako egitasmoaren azken aurreko irteera. Balda plazatik abiatuta, Aitza, Aittola eta Lastur zeharkatu zituzten, ibilaldia Zumaian amaitzeko.

Azkoititik hasi eta Zumaiaraino joan ziren atzo mendizaleak, Balda plazatik abiatu eta Aitza, Aittola eta Lastur inguruak zeharkatuz. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruko azken aurreko irteera izan zen atzokoa, eta guztira 23 kilometro inguruko ibilbidea egin zuten egitasmoarekin bat egin zuten mendizaleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide