Garaipena eta berdinketa Anaitasunarentzat

Iraia Oteiza 2024ko api. 21a, 16:13
Anaitasunaren eta Aranbizkarraren partidako irudi bat. (Anaitasuna)

Anaitasunaren bi talde nagusiek atzo, larunbatez, jokatu zituzten aste honetako partidak. Emakumeen taldea 5 eta 0 nagusitu zen Txerloian, Aranbizkarra taldearen aurka jokatu zuen partidan; aldiz, gizonen taldeak Leioaren aurka neurtu zituen indarrak, eta golik gabeko partida jokatu zuten.

Anaitasunak talde nagusiek garaipenarekin eta berdinketarekin amaitu dituzte aste honetako jardunaldiak. Emakumeen taldeak Txerloan jokatu zuten partida atzo arratsaldean Gasteizko Aranbizkarra taldearen aurka, eta partida osoan izan ziren azkoitiarrak nagusi. 2. minuturako sartu zuen Enarak taldearen aurreneko gola, Mariaren erdiraketa ezin hobeto baliatuta. 11. minutuan sartu zuen Mariak azkoitiarren bigarren gola, eta hirugarrena ere Mariak berak sartu zuen, 17. minutuan. Lehen zatian iritsi zen gorrixen laugarren gola ere, Arrik sartua. Bigarren zatian ere nagusi izan zen talde azkoitiarra. Aurkariei ez zien aukerarik eman, eta 70. minutuan Arrik taldearen bosgarren gola sartzea lortu zuen. Azkenean, markagailua 5-0 zela amaitu zuten norgehiagoka, eta garaipen bikaina eskuratu zuten gorrixek etxean.

Gizonen taldeak, berriz, etxetik kanpo jokatu zuen aste honetako partida, Leioa taldearen aurka, hango futbol zelaian. Lehen zatian aukeraren bat izan zuen Anaitasunak, baina golik sartu gabe iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatia ere berdintsua izan zen, eta hutsean berdinduta amaitu zuten azkenean neurketa. Azkoitiarrak puntu bat eskuratuta itzuli ziren Leioatik etxera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide