Udalak ikusgai jarri du ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetako errolda

Iraia Oteiza 2024ko api. 22a, 15:40

Apirilaren 29ra bitartean egongo da jendaurrean ikusgai errolda, udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan.

Datorren ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak, eta bozetarako errolda jendaurrean jarri du Azkoitiko Udalak. Apirilaren 29ra bitartean, udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan ikusi ahal izango da erroldaren zerrenda. Herritarrek ordura arteko epea izango dute beharrezko kexak edota erreklamazioak aurkezteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide