Zein da 'martinga' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 09:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, konpitterue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, martinga hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Martinga hitzak trikimailua esan nahi du. 

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ze martinga dabilzu oñe esku artin?".
  • Euskara batuan: "Zer trikimailu darabilzu orain ere esku artean?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.