Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Aurpegi galanta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2024ko api. 21a, 15:51
Bizkargi kalean utzitako materiala. (I.J. erabiltzailea)

I.J. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Bizkargi kalean bazter batean utzi duten materialaren inguruan. Honako mezu hau bidali du erredakziora:

"Denetik aurki daiteke Bizkargi kalean, txukun jarrita: egurra, torlojuak, burdinezko xaflak... dendara joan beharrik gabe, doan jasotzeko prest. Hiruzpalau eguneko eskaintza izango da. Lotsarik ez du hor utzi dituenak, badakielako berak egin behar zuena beste norbaitek egingo duela. Noiz arte jasan behar ditugu herritarren halako jarrerak?".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide