Altxorraren bila aritu dira gaztetxoak

Igaro da beste asteburu luze bat. Larunbatean, martxoaren 20an, LH4 eta LH6koek Alai Batzan asteburuari dibertsio puntua emateko aukera izan zuten. Gainera, ekintza berezi batez gozatzeko aukera izan genuen. Altxorraren bila aritu ginen!

Oso ondo pasa genuen taldetxo txikitan erronkei aurre egiten eta erronken ondoren lortutako pistatxoekin altxorra non egon zitekeen asmatzen eta aurkitzen. Azkenean, elkarrekin asmakizunak asmatu eta altxorra topatu genuen. Oso ondo pasa genuen.

Datorren astean oporrak hartzen diren arren, azkeneko ekintzez gozatzeko aukera izango dugu. Aste ona izan!

Ikusi asteburuko argazkiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide