Markel Eskurtza Anaitasunara itzuli da

2023-2024 denboraldia amaitu arte, Añibarroren aginduetara ariko da erdiko atzelaria.

Markel Eskurtza futbolaria Anaitasunaren gizonen talde nagusiarekin arituko da berriro. 2023-2024 denboraldia amaitu arte, Añibarroren aginduetara ariko da Espainiako Hirugarren Mailako Taldean. Lesioak izan dituzte Anaitasunako hiru taldekidek, eta horien hutsunea betetzera itzuliko da Eskurtza.