Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduren zerrenda maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako

Hau da EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Asier Altunarekin batera osatu duen taldea. Hemen bideoa eta zerrendako kideen deskribapen labur bat:

1- Asier Altuna Epelde:

  • 48 urte. Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko lizentziatua. Baso eta Natura Ingurunearen kudeaketarako ikasketak egiten. Azken urteetan, EH Bilduko nazioarteko lan taldeko kidea. Internazionalista eta Kirolzalea. Martirietako auzokidea.

2- Ainara Goenaga Andueza:

  • 44 urte. Humanitate eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua eta Administrazio eta Finantzetan graduatua. Administraritzako langilea eta EH Bilduko zinegotzia.

3- Iraitz Otaño Mugica:

  • 30 urte. Gizarte eta Kultur Antropologoa. EH Bilduko zinegotzia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide ohia. LGTBI+ eskubideen aldeko borrokalaria. Kulturzale amorratua.

4- Itziar Larrañaga Arrizabalaga:

  • 44 urte. Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian diplomatua. Psikomotrizitate hezitzailea. Hezkuntzan irakaslea. Mendizalea eta feminista.

5- Jon Bastarrika Salegi:

  • 35 urte. Mekanizazio prozesuetako teknikaria formazioz. Elektroerosio teknikaria lanbidez. LABeko delegatua. Azkoitiko Ezker Abertzaleko kidea.

6- Nagore Orbea Sanchez:

  • 24 urte. Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapenean graduatua. Haur Hezkuntza graduko ikaslea eta kiroldegiko kirol monitorea. Euskal kulturazalea.

7- Aitor Beneitez Sagarzazu:

  • 37 urte. Ingeniaritzan eta Arkitekturan graduatua. Fabrikazio mekanikoko kalitate arduraduna. Kirolzalea eta Azkoitiko Triatloi klubeko lehendakaria.

8- Maite Aspiroz Izagirre:

  • 43 urte. Psikologian lizentziatua. Azkoitiko AEK-ko irakaslea. Euskaltzalea.

9- Mikel Azkoiti Juaristi:

  • 36 urte. Arkitektura Teknikoa eta Industria Ingeniaritza ikasia. Futbolaria izandakoa. Lanbidez irakaslea. Zaletasunak, familiarekin naturaz gozatzea eta lagunekin elkartzea.

10- Itsaso Mendizabal Salegi:

  • 41 urte. Diseinu mekanikoa ikasia. Izarraitz Lanbide Heziketako Irakaslea. Mendiko kirolzalea, kulturzalea eta feminista.

11- Aitor Endemaño Isasi:

  • 47 urte. Ingeniaritza ikasia. Lanbidez elektronikako ingeniaria. Naturazalea eta mendizalea.

12- Leire Lopez Alboniga:

  • 40 urte. Ingeniaritza kimikoan lizentziatua. Bigarren hezkuntzako irakaslea. Zaletasun nagusiak, familia eta lagunekin egotea eta naturaz gozatzea.

13- Kepa Alberdi Egaña:

  • 60 urte. Delineazio ikasketak egina. Galderagintza arloko enpresaria. Gaur egun jubilatua. Natura, bizikleta, irakurketa eta bertako historiaren zalea.

14- Arantxa Oñederra Vergara:

  • 67 urte. Magisteritza ikasi zuen. Irakasle jubilatua. Irakurzalea da eta lagun arteko giroan egotea gustatzen zaio.

15- Suharri Aranburu Lukas:

  • 24 urte. Musikaria, marrazkilaria, margolaria eta herriko ostalaritzako langilea. Festazalea.

16- Maialen Odriozola Gaztañaga:

  • 23 urte. Erizaintzako graduatua. Gisasola Egoitzako eta Mendaroko Ospitaleko erizaina. Natura eta musika zalea.

17- Gorka Aranbarri Arrieta:

  • 39 urte. Automozioko langilea. LABeko delegatua. Marixako auzokidea.

18- Izaro Astigarraga Sasiain:

  • 44 urte. Enpresa Kudeaketa ikasitakoa. Marketin eta salmenta arloko zuzendaria. Bidaiazalea. Feminista.

19- Koldo Campos Sagaseta de Ilurdoz:

  • 69 urte. Irakaskuntza ikasketak egina. Poeta, antzerkigilea eta idazlea. Gaur egun, Gara egunkarian kolaboratzen du. San Jose egoitzako egoiliarra.

20- Belen Urkizu Galarraga:

  • 55 urte. Etxeko langilea da. Bilobak, natura eta lagunak ditu zaletasun.