Donostiarako autobusei buruzko idatzia

Donostian lan egiten duen azkoitiarra naiz. Autobus zerbitzuak azken urteetan hobekuntza izugarria izan du. Geltoki berria dela eta autobusak Pio XII-ra ez joateagatik sortu diren kexa eta sinadura bilketak ulertzen ditut, baina orain hori ez dute konpondu eta gainera maiztasuna murriztuko digute.

Azpeitiko udaletxekoak bere "exijentzi" maila horrekin zerbitzua okertzea besterik ez du lortu, beraz orain nik "exijitzen" diet sortutako kaltea konpontzea.