Osakidetza itxi

Imanol Elezgaraik martxoko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Osakidetza itxi'.

Biziki gomendatzen dizuet ez gaixotzea. Osakidetza hilzorian dagoela zalantzan jartzen duenik balego oraindik, egin dezala azken asteotan egin behar izan dudana. Sar tu Osakidetzako webgunean eta saiatu zure medikuarekin txanda hartzen. Astebete azpitik lortzen baduzu, sorioneku. Ondoezik zazpi egun eman ostean, espezialistarengana joateko bolantea jaso dut azkenean; bi hilabetera. Hirurogei eguneko itxaronaldia bi minututan egiten den maniobra bat egin diezadaten, nire sufrimendua etengo duena. Bitartean, baja medikuarekin etxean. Ez dakit zenbat baliabide publiko alferrik galduta, behar ditudan bi minutu horiek jasotzeko bi hilabetez zain egon behar dudalako.

Hau esperientzia pertsonala da, ukigarria. Alferrik zaizkit niri estatuko datuekin alderaturiko inbertsioak edo datu makroak. Behar duenak beti aurkitzen du datuetan aldeko interpretaziorik. Itxaron ezin dudalako sendatzeko patrikatik 300 euro ordaindu behar ez izatea behar dut nik. Bestela, hobe dugu Osakidetza itxi eta diru hori beste norabait bideratzea. Susmoa dut ez naizela burutapen hori izan duen aurrenekoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide