Pilotari Eguneko aste honetako partidak

Gaur, asteazkena, emakumeen binakako partidak jokatuko dira, eta bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, gizonen binakako final zortzirenak.

Pilotari Eguna gero eta gertuago dago, eta txapelketak ere aurrera doaz. Gaur, asteazkena, emakumeek ligaxkako partidak jokatzen jarraituko dute. Bihar eta etzi, gizonen binakako txapelketako final zortzirenak jokatuko dira Kontzejupem. Irabazleak, hurrengo astean jokatuko diren final laurdenetara sailkatuko dira.

Hauek dira aste honetan jokatuko diren partidak:

Asteazkena, 18:00etan hasita:

  1. Jone eta Ane - Sorkunde eta Eneritz
  2. Intza eta Uritz - Ainara eta Andrea

Osteguna, 18:30ean hasita:

  1. Aimar eta Bolante Jr. - Jokin Aranbarri eta Julen Aranburu
  2. Aldalur eta Zubizarreta - Joritz eta Unai
  3. Kuku eta Oier - Xabi eta Mendi
  4. Iraitz eta Mikel - X. Azkoitia eta Endika

Osteguna, 21:00etan hasita:

  1. Usa eta Arkaitz Lazaro - Ugaitz eta Torria

Ostirala, 18:30ean hasita:

  1. Iraurgi eta Iñigo - Xomorro eta Mokolua
  2. Azpiazu eta Bastida - Attola anaiak

Larunbat goizean:

  1. Oteiza eta Julen - Lander eta Jon