Uda iritsi da.

Uda iristen den bakoitzean

entzuten eta egiten dudan

galdera inozoa:

nora zoaz oporretara?

Ni...

Ni,

inora ez.

Inora ez entzutea

arraroa egiten zait;

derrigor nonbaitera

joan behar dudala dirudi,

bestela,

besteak baino gutxiago naizela,

inor ez naizela,

ezer ez naizela.

Pentsatzen jarriz,

nola liteke

hain buru gutxi eduki!

Nolakoa naizen!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide