Korrikan Maxixatzen Elkartearen lekukoa eman nahi?

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak bazkideak gonbidatu nahi ditu Korrikako lekukoa ematera.

Maxixatzenek aurten ere Korrikari babesa eskaini dio, kilometroa erosis eta bazkideak parte hartzera gonbidatuz. Badakigu ordutegia ez dela egokiena, eta gainera Elusun gora tokatu zaigu antxintxike egitea, baina euskaldunon esaerak dio "gustuko tokian, aldaparik ez"!

Beraz Maxixatzeneko bazkideon gonbidatu nahi zaituztegu 1480 kilometroko lekukoa ematera. Lekukoa ematea nahi duenak bidali igande gauerako maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera edo whatsappa 675857111 telefonora.