Oteiza elkartekoen Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren partidak ikusgai asteburuan, Gurea frontoian

Larunbatean eta igandean Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kirolariek. Guztira, sei partida ikusteko aukera izango da Gurea frontoian.

Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte asteburuan Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek, Gurea pilotalekuan. Larunbatean eta igandean izango dira partidak, egun bakoitzean hiruna lehia. Zapatuan, nagusien eta gazte mailakoen partidak izango dira, eta igandean, kadete mailakoenak.

Hona hemen aste honetan Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko diren partidak:

Larunbata:

  • 15:00etan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • M. Aranbarri - Matxinandiarena (Tartaloetxe)
  • 15:00etan, gazteen lehen mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • O. Aldazabal - Bidezabal (Gazteleku)
  • 15:00etan, gazteen lehen mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • I. Egaña - Insausti (Tolosa)

Igandea:

  • 10:15ean, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • E. Aldazabal - Ilarduia (Bergara)
  • 10:15ean, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • U. Segurola - Larramendi (Ilunpe)
  • 10:15ean, kadeteen lehen mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • J. Arregi - Perez (LAPKE)

Ondorengo irudian ikus daiteke, bestalde, aste honetan Oteiza elkarteko pilotariek etxean nahiz etxetik kanpo jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Joan den astean ere pilota partida bat baino gehiago jokatu zituzten Oteiza elkarteko pilotariek, eta honako irudi honetan ikus daitezke erdietsi zituzten emaitzak. Oro har, emaitza onak lortu zituzten pilotariek herrian eta herritik kanpo.