Alebin eta infantil mailetako txapelketak jokatuko dituzte asteburuan Zubiberriko gimnastek

Bihar, larunbata, alebin mailako txapelketa jokatuko dute, eta etzi, igandea, infantil mailakoa, biak Donostian. Taldekako nahiz banakako ariketak egingo dituzte gimnasta azkoitiarrek.

Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak alebinen eta infantilen txapelketak jokatuko ditu asteburuan Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Bihar, larunbata, alebinen mailako txapelketan izango dira lehian azkoitiarrak. Sei kidetan banatutako hiruna talde arituko dira lehian. Talde horietako bakoitzean, erdiek pilotarekin egingo dute ariketa, eta beste erdiek esku libreko ariketa osatu beharko dute. Era berean, banaka arituko da Garazi Sudupe taldekidea, esku libreko ariketan.

Etzi, igandea, jokatuko dute infantilen txapelketa. Bost kidez osatutako bi taldek uztaiekin egingo dute ariketa; eta Eire Segurolak eta Helene Murillok banakako txapelketa jokatuko dute. Biek ala biek, sokarekin osatu beharko dute euren ariketa.