Parte hartu gure zozketetan!

Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:


Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu. 

Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!

 


'Anbotoko Mari' antzezlanerako sarrerak

'Anbotoko Mari' antzezlanerako sarrerak

Zozketa kodea: 40

Larunbatean, urriak 21, haurrentzako 'Anbotoko Mari' antzezlana taularatuko dute Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu kontzerturako bazkideen artean.

Zorte on!

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Behoria Garbia ekintzarako sarrerak

Behoria Garbia ekintzarako sarrerak

 

Zozketa kodea: 40

Behoria Garbia egitasmoak, natura, dibertsioa eta jasangarritasuna uztartzen ditu, eta urriaren 21ean egingo dute Orion.

Oria ibaiaren edertasunean murgiltzera gonbidatzen zaitu Begi Bistanek. Urriaren 21ean arraunean ibiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, horretarako jarduera desberdinak eskainiko dira: Oriaren jaitsiera kayak-ean eta Arraunpotea, hondakinak bilduz ingurumena babesten den bitartean. Horrez gain, Orio eta Arraunetxearen bisita gidatuak ere izango dira.

Maxixatzenek Begi Bistan enpresak emandako txartel bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

Parte hartzeko epea urriaren 16ko 12:00ak arte izango da.

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: Iturraran Parketxerako sarrerak

Maxixatzen: Iturraran Parketxerako sarrerak

Zozketa kodea: 41

Pagoeta inguruak ezagutzeko eta naturaz ikasteko Iturraran Parketxerako bi sarrera bikoitz ditugu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean banatzeko.

Parte hartzeko epea ostiraleko 12:00ak arte izango da.

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Esti Markezen kontzertua

Esti Markezen kontzertua

Zozketa kodea: 40

Larunbatean, urriak 7, Esti Markez musikariak kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu kontzerturako bazkideen artean.

Zorte on!

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: Oteiza Museorako sarrerak

Maxixatzen: Oteiza Museorako sarrerak

Zozketa kodea: 40

Jorge Oteizaren eskulturak kaleetan ikus badaitezke ere, herriaz kanpokoak miresteko eta sormen prozesua ezagutzeko Oteizaren Museoarako bi sarrera bikoitz ditugu zozketan. 

Parte hartzeko epea osteguneko 12:00ak arte izango da.

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: IrriSarri Land-erako Baxi Natura Plus sarrerak

Maxixatzen: IrriSarri Land-erako Baxi Natura Plus sarrerak

Zozketa kodea: 40

Badator berriro IrriSarri Land parkerako sarreren zozketa. Ikatzaren museoa, zubi tibetarra, ur jolasak, tirolinak… horietaz guztietaz gozatu nahi baduzu, parte har ezazu Maxixatzenek bazkideen artean zozkatuko duen Baxi Natura Plus sarrera bikoitzen zozketan.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: IrriSarri Land-erako sarrerak

Maxixatzen: IrriSarri Land-erako sarrerak

Zozketa kodea: 40

Ikatzaren museoa, zubi tibetarra, ur jolasak, tirolinak… horietaz guztietaz gozatu nahi baduzu, parte har ezazu Maxixatzenek bazkideen artean zozkatuko duen IrriSarri Land parkerako sarrera bikoitzean.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: San Telmo Museorako sarrerak

Maxixatzen: San Telmo Museorako sarrerak

Zozketa kodea: 40

Donostian aurkitzen den Euskal Herriko museorik zaharrena Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoa bihurtzeko eraberritu egin da, eta Maxixatzenekin ikusteko aukera izango duzu. Izan ere, San Telmo Museorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: GUKA produktu sorta!

Maxixatzen: GUKA produktu sorta!

Zozketa kodea: 40

GUKA produktuak iritsi dira berriro! Hondartzarako edo igerilekurako toalla, poltsa, pala eta botila onenak izango dituzu!

Zerren zain zaude? Eskuratu itzazu hemen edo parte hartu ezazu produktu sorta osoko zozketan.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: Eureka Zientzia Museorako sarrerak

Maxixatzen: Eureka Zientzia Museorako sarrerak

Zozketa kodea: 40

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan aurkitzen den Eureka Zientzia Museoa adin guztietarako pentsatuta dagoen museo interaktiboa da, dibulgazio zientifikora bideratua.

Maxixatzenek, bazkideen artean sarrera bikoitza zozkatuko du.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

Maxixatzen: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

Zozketa kodea: 40

Bueltan da urtero ospatzen den Euskal Herria Zuzenean Festibala. Aurten, ekainak 30etik uztailak 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Bertan, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako eta beste zenbait artista nahiz talde arituko dira oholtza gainean.

Maxixatzenek hiru eguneko sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

EHZ JAIALDIA:
Egunak: Ekainak 30, uztailak 1 eta 2.
Lekua: Irisarri (Nafarroa Beherea).

Asteazkeneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: GUKA produktu sorta!

Maxixatzen: GUKA produktu sorta!

Zozketa kodea: 40

Badator uda eta iritsi dira hondartzara eta igerilekura joateko GUKA-ko toalla, poltsa, palak eta botila!

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA produktu sorta osoa zozkatuko du hedabide guztietako bazkideen artean.

Produktu guztiak ikusgai hemen

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du UKT-ek.

Amaituta

Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak

Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak

Zozketa kodea: 40

Larunbatean, maiatzak 6, Eñaut Elorrieta abeslariak kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Zorte on!

Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: Elkar argitaletxearen liburu sorta

Maxixatzen: Elkar argitaletxearen liburu sorta

Zozketa kodea: 40

Pasa den igandean, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan dela eta, Maxixatzenek, Elkar argitaletxearen eskutik, liburu sorta zozkatuko du bazkideen artean.

Zorte on!

Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta

Maxixatzen: Pagoeta Festerako sarrerak

Maxixatzen: Pagoeta Festerako sarrerak

Zozketa kodea: 41

Pagoeta Fest ospatuko da asteburu honetan Aiako Zingira kanpinean eta Maxixatzenek Zingirarte Kultur Espazioaren eskutik larunbaterako, apirilaren 22rako, sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek.

Amaituta