Hemen aurkituko duzu 2020ko uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira sortuko diren edukiak.
EAJ nagusi Azkoitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Olaia Juaristi 2020 uzt 12 Azkoitia

Eusko Legebiltzarrerako bozak izan dira gaur, uztailak 12, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta dagoeneko hasi dira herriz herriko datuak ematen. Azkoitian EAJk irabazi ditu hauteskundeak, botoen %43,82 eskuratuta. Bigarren indarra, berriz, EH Bildu izan da, bozen %41,07 batuta.