Maxixatzenen zozketak

Maxixatzen Gukak 'Almazenean' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa 2024ko api. 8a, 15:58

'Almazenean' antzezlanaren irudi bat. (Txalo)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da Txalo Produkzioak konpainiaren antzezlana, Baztartxon. Maxixatzen Gukako bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, apirilak 13, Txalo Produkzioak konpainiak Almazenean antzezlana aurkeztuko du Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzen Gukak Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.