Donibane Lohizuneko "hilketa matxista" salatu dute, Itaiak deituta

Nerea Uranga mai 05, 15:15 Azkoitia

Emakume baten gorpua aurkitu dute Donibane Lohizuneko hotel batean, eta haren bikotekidea atxilotu dute. "Hilketa matxista" hori salatzeko protesta egin dute gaur eguerdian Azkoitiko plazan, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelo hartuta.

Lore Jokoak 2024

Gazteei zuzendutako I. LoreJokoak egingo ditu Maxixatzen Euskara Elkarteak, eta horietan izena emateko zein hiru proben inguruko informazioa aurkituko duzue atal honetan.

Apirilaren 12an hasita, hiru astetan galderak proposatuko zaizkie taldeei. Galdera horiek ostiralero argitaratuko dira, eta taldeek hurrengo osteguneko 12:00ak arte izango dute erantzunak bidaltzeko epea, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Oharra: Puntuaketa gehien lortzen duten 3 taldeak sailkatuko dira finalerako. Puntuaketan berdinketa izanez gero, finaleko egunean aurrekanporaketa egingo da.

Hona hemen galderak:

1 astea.  Galderak Erantzunak Puntuazioa
2 astea  Galderak Erantzunak Puntuazioa
3 astea  Galderak Erantzunak Puntuazioa

Finala egunez aldatu dute, eta antolatzaileek aurrerago jakinaraziko dute hitzorduaren data berria.

Zorte on parte hartzaile guztiei!

Informazio guztia hemen

Portaleburu erakusketa aretoa, Azkoitia
Altamirako baratze parkea, Azkoitia
Baztartxo, Azkoitia
Gaztanenea, Azkoitia
Astelehena 6 eguraldia Min: 12ºC
Max: 17ºC
Asteartea 7 eguraldia Min: 12ºC
Max: 17ºC
Asteazkena 8 eguraldia Min: 11ºC
Max: 18ºC

AEMET-ek emandako informazioa