Azkoitiarren doinuak

Ekaitz Etxezarretaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko api. 10a, 09:00

Ekaitz Etxezarreta musikaria.

Ekaitz Etxezarreta da Azkoitiarren doinuak ataleko 38. protagonista. Maxixatzenek hala eskatuta, musikariak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Posmodernismoaren aurka (Unidad Alavesa)

"Musika mundu underground eta DIY eszenan 30 urte daramatzan (Brigada Criminal, Fiachras, Bizardunak…) jende autentiko baten azken lana irekitzen duen abestia, gaur egun sentitzen dudanaren isla".
 
  • Boluntariamente hartu nituen armak (Joseba Tapia)

"Euskal Herriko gertaera garrantzitsu bezain gutxietsi bati eskainitako disko ikaragarri bateko abesti izugarri bat. Agur Intxorta Maite diskoa ere biziki gomendatzen dut. Tapia handia!"
 
  • Xorieri mintzo zen (Erramun Martikorena)

"Klasiko bat, hitzak soberan".

  • M.L.C. (Monsieur LeCrêpe)

"Ez naiz bereziki estilo honen jarraitzailea, baina abesti honen letra eta flowa barruraino iritsi zaizkit. Txapela kentzeko moduko kantua".

  • Burujaleak (Txakurdrilo)

"Noizean behin, neu parte naizen euskal punk-oi! mugimenduko pertsonaietalo askok beste estiloetara salto egin eta proiektu desberdin bezain berritzaileak proposatzen dituzte. Hau da horietako bat".