Herri inguruak ezagutzeko irteera antolatu du Plaza Ondok datorren astearterako

Iraia Oteiza 2024ko api. 12a, 10:44

Plaza Ondoko kideak beste irteera batean. (Utzitakoa)

Azpeitiko Ezkerretegi eta Olatzeko txoko ezberdinak bisitatuko dituzte, datorren asteartean, 09:40ean abiatuta.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak herri inguruak ezagutzeko irteera berri bat antolatu du datorren astearterako, hilaren 16rako. Azpeitiko Ezkerretegi eta Olatz auzoak bisitatuko dituzte oraingo honetan. 09:40ean elkartuko dira liburutegi ondoko autobus geltokian, ondoren 09:50eko autobusa hartuta Azpeitira joateko. Azpeitiko gune horiek bisitatu ostean, atzera Azkoitira itzuliko dira autobusez (ordua ez dute zehaztu).