'Izarraizpeko zenbait irudigile Azkoitia erretratatzen' erakusketa zabalduko dute ostiralean Portaleburun

Iraia Oteiza 2024ko api. 24a, 15:31
Portaleburuko erakusketa bat, artxiboko irudi batean.

Jon Andoni Martin, Kamila Rodriguez, Michele Abrego, Txelo Arango, Iosu Arrieta eta Gorka Larrañagaren lanak egongo dira ikusgai han, maiatzaren 12ra bitartean. 

Izarraizpeko zenbait irudigile Azkoitia erretratatzen erakusketa zabalduko dute ostiralean Portaleburu erakusketa aretoan. Jon Andoni Martin, Kamila Rodriguez, Michele Abrego, Txelo Arango, Iosu Arrieta eta Gorka Larrañagaren lanak egongo dira ikusgai han, maiatzaren 12ra bitartean. 

Erakusketara bertaratu nahi dutenek horretarako aukera izango dute honako ordutegi honetan: aste egunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean; larunbatetan, goizean 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara; eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide