Euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Ane Olaizola 2024ko api. 26a, 09:46

Otsaileko elkarretaratzearen irudi bat. (Maialen Etxaniz)

Azken ostirala izanik, hilero bezala presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, plazan. 

Hileko azken ostiraletan egin ohi duten gisan, Sare Herritarrak deituta gaur ere plazan bilduko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. 19:30ean hasita egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.