Bederatzi film eskainiko dituzte maiatzean Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko api. 30a, 10:16

'El reino del planeta de los simios' filmeko irudia. (Sensacine)

Helduentzako lau film, haurrentzako beste hiru eta bi zine forum saio eskainiko dituzte maiatzean herriko antzokian, ohiko ordutegian.

Maiatzean bederatzi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako lau film eta haurrentzako beste hiru izango dira herriko antzokian emango dituztenak, eta bi zine forum saio ere eskainiko dituzte. Helduen filmen artean honako hauek daude: Menudas piezas, La casa, Nina eta El reino del planeta de los simios. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Emma y el jaguar negro, Un rey super mono eta Garfield. Bestalde, hilaren 7an eta 21ean izango dira zine forum saioak antzokian La Bete eta La chimera filmekin.

Hona hemen maiatzean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia:

  • Maiatzak 4, 5 eta 6: Menudas piezas.
  • Maiatzak 7: La Bete filmarekin zine forum saioa.
  • Maiatzak 11, 12 eta 13: La casa.
  • Maiatzak 12: Emma y el jaguar negro.
  • Maiatzak 18, 19 eta 20: Nina.
  • Maiatzak 19: Un rey supermono.
  • Maiatzak 21: La chimera filmarekin zine forum saioa.
  • Maiatzak 25, 26 eta 27: El reino del planeta de los simios.
  • Maiatzak 26: Garfield.