Maxixatzenen zozketak

Maxixatzen Gukak Verdini dantza taldearen ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa 2024ko api. 30a, 10:50

Verdini dantza taldea.

Igandean, 18:00etan hasiko da Verdini dantza taldearen Gure aztarna, gure oihua ikuskizuna, Baztartxon. Maxixatzen Gukako bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Igandean, maiatzak 5, Verdini dantza taldeak Gure aztarna, gure oihua ikuskizuna eskainiko du Baztartxo antzokian, 18:00etan hasita. Maxixatzen Gukak Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.