Maiatzeko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Iñigo Borda artista

Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 12:22

Maxixatzen datozen egunotan hasiko da maiatzeko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean landu du Iñigo Borda artistari egindako 'Klik' argazki erreportajea.

Gogoan ditu Iñigo Bordak umea zela pintzelen eta mihiseen artean igarotako ordu guztiak. Arte Ederrak ikasi zituen unibertsitatean, eta eskolaz kanpoko pintura eskolak eman zituen zenbait urtez. Bere eskola propioa du egun Azkoitian, eta umeei zein helduei irakasten igarotzen du denbora. Bordak eta haren lanek dituen ezaugarriak ezagutarazteko asmoz, Klik! argazki erreportajea ondu du Maxixatzen Gukak maiatzeko aldizkarian.