'Menudas piezas' eta 'La Bête' filmak ikusteko aukera izango da datozen egunetan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko mai. 1a, 09:30

'Menudas piezas' filmeko irudia.

'Menudas piezas' larunbat eta astelehen iluntzean ikusi ahal izango da; 'La Bête' filmaren zine forum saioa, aldiz, asteartean egingo dute. Igandean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Verdini dantza taldeak 'Gure aztarna, gure oihua' ikuskizuna eskainiko baitu. 

Datozen egunetan Menudas piezas eta La Bête filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Menudas piezas filma bi egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean 19:00etan, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, La Bête filmaren zineforum saioa eskainiko dute asteartean, hilak 7, 20:00etan. 

Umeei zuzendutako filmik ez dute emango asteburuan, are gehiago, igandean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Verdini dantza taldeak Gure aztarna, gure oihua ikuskizuna eskainiko baitu.  

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Menudas piezas filma:

La Bête filma: