Eguraldi txarrak ez du zapuztu Floreagako Gurutzetxoko Krosa

Iraia Oteiza eta Andoni Elduaien 2024ko mai. 1a, 14:46

Maiatzaren lehenarekin, 40. aldiz jokatu dute lasterketa entzutetsua 167 lagunek. Arratsaldean amaituko dira Floreagako festak, umeentzako jolasekin.

Floreagako festetan hain entzutetsua den Gurutzetxoko Krosa jokatu dute maiatzaren lehenarekin batera. Euria gogotik egin duen arren, 167 parte hartzailek jokatu dituzte lasterketak, eta herritar ugari elkartu da korrikalariak animatzera. Aurtengoa, gainera, berezia izan da, lasterketak 40 urte bete dituelako.

Arratsaldean amaituko dira aurtengo Floreagako festak, umeentzako jolasekin. Puzgarriak, apar festa eta buruhandiak izango dira 15:00etatik aurrera. Eguraldi txarraren ondorioz, baina, arratsaldeko ekintza guztiak Floreaga Ikastetxeko pilotalekuan egingo dituzte.