Umeentzako jolasekin amaitu dituzte Floreagako festak

Iraia Oteiza 2024ko mai. 2a, 12:30

Atzo goizeko Gurutzetxoko Krosaren ostean, arratsaldean umeentzako jolasekin gozatzeko aukera izan zuten Floreaga Ikastetxeko frontoira hurbildu ziren dozenaka haurrek, eta modu horretan amaitu zituzten auzoko festak.

Umeentzako jolasekin eman zieten amaiera atzo iluntzean Azkoitiko Floreaga auzoko jaiei. Eguraldi txarraren ondorioz, festa Floreaga Ikastetxeko frontoira lekualdatu zuten, eta bertaratu ziren dozenaka haurrek puzgarrietan eta buruhandietan gozatzeko parada izan zuten. 

(Argazkiak: Floreagako Festa Batzordea)