Bihar ekingo diote Oteiza elkarteko pilotariek Herriarteko Txapelketari

Iraia Oteiza 2024ko mai. 2a, 15:43

Eskuzko taldea osatzen duten pilotariak. (Iraia Oteiza)

Oteiza elkarteko pilotariek bihar hasiko dute aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Adunaren aurka jokatuko dute, 18:30ean, hango frontoian. Final hamaseirenetako itzulerako partidak datorren astean jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan.

Bihar, ostirala, hasiko da Oteiza pilota elkartearentzat 2024. urteko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Azkoitiak eskuzko txapelketan parte hartuko du aurten ere, eta bihar izango dute final hamaseirenetako lehen lehia. Adunan jokatuko dituzte partidak, 18:30ean hasita.

Eskuzko txapelketan, ohi bezala, kadete, jubenil eta nagusi mailako partidak jokatuko dituzte. Adunaren aurkako kanporaketa gaindituz gero, Astigarraga edo Hernani izango lukete aurkari pilotari azkoitiarrek. Eskuzko modalitatearen aurtengo finala ekainaren 29an, larunbatez, jokatuko dute.

Oteiza elkarteak aste honetan bertan aurkeztu du aurtengo txapelketan arituko den taldea. Kadete mailan, Mikel Alberdi, Eñaut Aldazabal, Jon Arregi, Imanol Bastida, Julen Etxaniz, Oier Juaristi eta Urtzi Segurola arituko dira. Jubenilen mailan jokatuko dute Oier Aldazabalek, Ioritz Azkoitiak, Inhar Egañak, Denis Galarzak eta Asier Urangak. Nagusien mailako taldea osatuko dute, azkenik, Mikel Aranbarrik, Aitor Azkoitiak, Iñaki Azkoitiak, Jon Etxanizek, Alex Juaristik, Jon Juaristik, Aitor Oteizak, Jon Oteizak eta Alex Juaristik.

Hona hemen eskuzko txapelketaren taula: