Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute astelehenean Azkoitiko Baratze Parkean

Iraia Oteiza 2024ko mai. 2a, 16:31

18:00etatik 19:30era bitartean eskainiko dute zerbitzua. Landare ekologikoak erosteko aukera egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.

Azkoitiko Udalak antolatuta, Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute beste behin Altamirako Baratze Parkean. Datorren astelehenean eskainiko dute zerbitzua, 18:00etatik 19:30era bitartean. Ohi bezala, landare ekologikoak erosteko aukera egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.