Egurbide errotara bisita gidatuak egingo dituzte, Gipuzkoako Erroten III. Egunarekin bat eginez

Iraia Oteiza 2024ko mai. 3a, 11:27

Egurbide errotara egindako bisita gidatuetako bat, iaz. (Ane Olaizola)

Jon Orbegozok gidatuko ditu bisitak, eta hiru txandatan banatuta egingo dituzte horiek. Doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta. 

Gipuzkoako Erroten III. Egunarekin bat eginez, aurtengoan ere bisita gidatuak egingo dituzte Aingeru Guardako Egurbide errotara. Maiatzaren 12an, igandez, egingo dituzte bisitak, hiru txandatan banatuta: lehen txanda 10:00etatik 11:00etara bitartean egingo dute; bigarren txanda, 11:00etatik 12:00etara; eta hirugarren txanda, 12:00etatik 13:00etara. Jon Orbegozok zuzenduko ditu hiru txandetako bisitak, eta taldeak gehienez hamabost lagunekoak izango dira. Bisitak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.