2 eta 1 irabazi du Azkoitiak Adunaren kontrako joanekoa

Nerea Uranga 2024ko mai. 4a, 12:32

Irabaziz hasi du Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Adunaren kontra kadeteetan eta nagusietan garaile izan dira. Final hamaseireneko itzulerako partidak datorren asteburuan jokatuko dituzte Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

Atzo hasi zen Oteiza elkarteko pilotarientzako aurtengo eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Irabaziz ekin dio txapelketari, Adunaren kontrako joanekoa 2 eta 1 irabazita.

Kadeteetan, Adunako Cestauren eta Aburuzaren kontra abantaila handiarekin irabazi zuten Azkoitiko Etxaniz eta Arregi pilotariek, 2-22 eginda. Jubeniletan, aldiz, Adunako Iparragirre eta Cestau 22-13 nagusi izan ziren Azkoitiko Aldazabalen eta Egañaren aurka. Nagusietan ere alde dezentearekin irabazi zuten Azkoitiko Juaristik eta Juaristik Adunako Aburuzaren eta Olasagastiren kontra, 5-22 eginda.

Adunaren kontrako itzuliko partida datorren asteburuan jokatuko du Azkoitiak Gurea pilotalekuan.