Giro ederra nagusi, Lajako festetan

Intza Trula 2024ko mai. 5a, 11:00

Jon Maia eta Julio Soto bertsolariekin bazkaria, afaria eta erromeria izan zituzten atzo Lajan, festetako bigarren egunean. Gaur agurtuko dituzte jaiak, Julen Magoaren eta Iago Magoaren ikuskizunarekin.

Giro aparta ari da nagusitzen Lajako festetan; atzo, jaietako bigarren egunean, Jon Maia eta Julio Soto bertsolariekin bazkaria egin zuten jatetxean, eta iluntzean auzo afarirako elkartu ziren guztiak. Afalostean, dantzarako tarte bikaina izan zuten joan ziren guztiek, Laja II.aren eta Lutxurdixoren erromeriarekin.

Gaur agurtuko dituzte hiru egunez luzatu diren jaiak Lajan, Julen Magoaren eta Iago Magoaren ikuskizunarekin.