Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Garbigune berri bat Azkoitian?"

Aingeru kaleko zakarrontziak. (M.A. erabiltzailea)

M.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Aingeru kalearen amaieran dauden zakarrontzien egoera dela eta. Honako mezu hau bidali du erredakziora:

"Lau zakarrontzi eta laurak giltzarekin itxi gabe, auskalo noiztik. Noren ardura da horiek txukun edukitzea? Inork ez al du ikusten nola dauden? Irudia penagarria da".