Ane Arriola Anaitasuna Kakuteko xake jokalaria, joko betean. (Anaitasuna Kakute)

Gipuzkoako Xake Azkarreko Txapelketa jokatu zuten Azpeitian joan den igandean. 15 minutuko partidak jokatu zituzten, egindako jokaldi bakoitzari bost segundo gehituta. Anaitasuna Kakuteko jokalariek emaitza onak lortu zituzten.

Joan den igandean, Gipuzkoako Xake Azkarreko Txapelketa jokatu zuten Azpeitian. Modalitate horretan, 15 minutuko partidak jokatzen dira, egindako jokaldi bakoitzari bost segundo gehituta. Torneoko zazpi kanporaketa jokatu zituzten egun osoan zehar eta Luis Angel Ortegak garaipena lortu zuen. Pedrera, Sarasketa, Beorlegi eta Juezek oso gertutik jarraitu zioten. Anaitasuna Kakute taldeko jokalari batzuek emaitza hauek lortu zituzten: 35. postuan Izaro Arriolak 3 puntu; 47. Ane Arriolak eta 48. Mikel Arriolak 2 punturekin; eta 53. Alaitz Hidalgok puntu batekin. Xake egun ederra igaro zuten guztiek.

Bestalde, Anaitasuna Kakuteko Zuzendaritza Batzordea duela egun batzuk berritu dute, eta honela egongo da osatuta: Presidentea: Jose Luis Fernandez; Lehendakariordea: Asier Plazaola; Idazkaria: Anibal Fernandez; Diruzaina: Imanol Larrañaga; Batzordekidea: Gaizka Alberdi. 2024tik 2028ra bitartean zuzenduko dute kluba.