Kakuteko Eguna ospatuko dute igandean

10:00etatik aurrera, trikitilariek girotuko dute Kakuteko txabola, eta Anaitasuna Mendi Bazkunak salda banatuko die mendizaleei.

Igande honetan, maiatzak 5, ospatuko da urtero bezala Kakuteko eguna, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta. Aurten ere trikitilariek animatuko dute giroa 10:00eatik aurrera, Kakuteko txabolaren inguruan egun ederra ospatzeko. Urtero bezala, salda banatuko da, eta nahi duenak pintxoak eta freskagarriak kontsumitzeko aukera ere izango du.

Animatu igande honetan Kakutera!