EAJ-PNVk Azkoitian emango dio hasiera hauteskunde kanpainari

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen atarian, hauteskunde kanpaina apirilaren 5ean hasiko da, eta EAJ-PNVk Azkoitian emango dio hasiera. Larunbatean, apirilaren 6an, Balda plazan izango da Imanol Pradales lehendakarigaia, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegaia eta Joseba Egibar bidelagun dituela. Ekitaldia 11:30erako deitu dute.

Indar Berria, Euskadi Berria goiburupean, EAJ-PNVk Azkoitian ekingo dio hauteskunde kanpainari. Balda plazan elkartuko dira larunbatean, 11:30ean. Imanol Pradales lehendakarigaiak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegaiak eta Joseba Egibarrek hartuko dute hitza, EAJ-PNVk lehenesten dituen proposamen eta erronka nagusiez aritzeko. Besteak beste, trantsizio ekologikoaz, digitalaz eta sozialaz ariko dira, demokrazian sakonduz, eta autogobernuan urratsak ematen jarraituz.

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako aurkezten duen programaren ildo nagusiak partekatuko ditu Azkoitian larunbateko ekitaldian.