Europako Parlamenturako hauteskundeetarako posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du EAJk

EAJk Europako Parlamenturako hauteskundeetarako posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du maiatzaren 7tik aurrera, Julio Urkixo etorbideko 11. zenbakian dagoen batzokian.

Europako Parlamenturako hauteskunde egunean, ekainaren 9an, bozkatzera joan ezin dutenek, posta bidez botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, laguntza zerbitzua eskainiko du Azkoitiko EAJk eta batzokian (Julio Urkixo 11 zenbakian) botoa tramitatzeko aukera ahalbidetuko du alderdi jeltzaleak.

Maiatzaren 7tik aurrera, batzokia zabalik egongo da astearteetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara. Telefono bidezko laguntza jaso nahi duenak, berriz, ondorengo zenbakira deitu dezake: 686 26 05 86.