Pilotari Eguneko txapelketen aste honetako partidak

Kontzejupeko partida baten irudietako bat.

Aste honetan jokatuko dira gizonen binakako eta bi eta erdiko final laurdenak, baita emakumeen ligaxkako azken partidak ere.

Laster iritsiko da VII. Pilotari Eguna, eta txapelketak ere ari dira amaierara gerturatzen. Aste honetan, gizonen binakako zein bi eta erdiko final laurdenak jokatuko dira, baita emakumeen ligaxkako azken partidak ere. Hurrengo astean, finalerdien txanda izango da eta ekainak 10ean, larunbatez, final handiak. 

Asteazkenean, gizonen bi eta erdiko partiden txanda izango da, 18:30ean hasita:

  1. Unai Azpiazu - Jokin Aranbarri
  2. Iraitz - Iñaki
  3. Julen Aranburu - Zabale

Ostegunean, emakumeen ligaxkako azken partidak jokatuko dira, 18:00etan hasita:

  1. Oihane eta Maialen - Eneritz eta Sorkunde
  2. Ainara eta Andrea - Idoia eta Ane
  3. Malen eta Eneritz - Maren eta Mireia

Ostiralean, gizonen binakako txapelketako final laurdenen txanda izango da, 18:30ean hasita:

  1. Jon eta Lander - Jokin Aranbarri eta Julen Aranburu
  2. Ugaitz eta Torria - Aldalur eta Zubizarreta
  3. Oier eta Kuku - Iraitz eta Mikel
  4. Xomorro eta Txitxo - Azpiazu eta Zapirain