Emaitza onak eskuratu dituzte Zubiberriko gimnastek Getxon

Banakako zein taldekako probetan parte hartu zuten azkoitiarrek, eta urrezko zein zilarrezko dominak soinean jantzita itzuli ziren etxera.

Azkoitiko Zubiberri gimnastika erritimikoko neskek emaitza onak eskuratu zituzten atzo, igandea, Getxon (Bizkaia). Banakakoan zein taldeka podiumera igotzeko moduan izan ziren neskak.

Nagusien mailan, Ainhize Azpiazuk uztaiaren proban lehen postua eskuratu zuen Getxon. Banakakoan, berriz, Leire Garciak haurren mailako lehen postua eskuratu zuen pilotarekin egindako ariketan.

Bestalde, zilarrezko domina eskuratu zuen haurren mailako taldeak. June Ibarmiak, Nora Arozenak, Afrika Peñak, Iraide Urangak, Naroa Epeldek eta Naia Ibañezek bost uztairekin egindako proban eskuratu zuten bigarren postua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide