09:30ean, bazkarirako izen-ematearen irekiera herriko plazan. 10:30ean, itzulia motoan. 11:15ean, geldialdia Itziar Hostala jatetxean. 12:15ean, irteera Itziar Hostala jatetxetik. 13:00etan, txikiteoa Azkoitiko kaleetan. 14:30ean, bazkaria Laja jatetxean. 17:30ean, DMT Team pilotu eskolaren erakustaldia herriko plazan.
4.000 euro izango dituzte jokoan Urrestillako Olaldek eta Aiako Erreistak. Olalde, I. Urrutia eta Ander Olalde itzainekin arituko da, eta Erreista, Tubilla anaiekin. Ipintza harria erabiliko dute. Pisaketa goizeko 10:00etan egingo dute, eta idiek 1.140 kilo pisatu beharko dute. Pisu horretatik gorako kilo bakoitzeko, berriz, kilo eta erdiko gainkarga ezarriko zaie idiei. Probaren iraupena ordu erdikoa izango da. Proba Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.